NDFari behatzeko motiboak


Erakunde ez-demokratikoa da

NDFan botoa herrialdeen ordainketa-kuoten araberakoa da; beraz, erabakiak herrialde aberatsen arabera hartzen dira, horiek baitira kuota gehieneko ekarpena egiten dutenak (AEB eta EB).

NDFaren programak, gehienetan, eraginpean dagoen herrialdearen parlamentu nazionala horren jakitun egon gabe onesten dira.

Erakunde horrek eragin handia du herrialdeen politika ekonomiko eta sozialen gainean.

Aipatu behar dugu Funtsean hartutako erabakiak pertsona askoren lan duinen araberakoak direla, oro har, mundu osoko pertsonena, Espainiakoa barne. Hegoaldeko herrialdeetarako modu berezian bada ere, NDFak agintaritza ekonomiko handiena ordezkatzen du; izan ere, kanpo-zorraren ordainketari eutsi ahal izateko kobratzen eta mailegatzen du.

Erakunde horrek pobretzea, zerbitzu publikoen pribatizazioa (hezkuntza, osasuna), txirotzea eta langabezia eragiten ditu, batez ere Hegoaldean, baina baita Iparraldean ere.

1979tik, NDFak herrialde zorpetuei Egonkortasun eta Egiturazko Doikuntza Programak ezartzen dizkie. Horien paradigma politikoa “hiru D-en” politika da: Deflazioa, Debaluazioa eta Desarauketa.

Horretarako, gomendioen eskema honi jarraitzen diote:

  • Enpresa publikoen pribatizazioa (finantza publikoen sarraskitzat hartuak).
  • Kontsumitzaileentzako funtsezko produktuetarako subsidioen amaiera.
  • Merkataritza-oztopoen murrizketa.
  • Atzerriko kapitalaren kontrolen desegitea.
  • Gastu publikoaren murrizketa (erretiroaren erregimen publikoetan edo langabezia-aseguruan duena eragina, kaleratzeak eta soldata publikoetarako mugak eragiten dituena).
  • Kontrataziorako eta kaleratzeko arau malguagoak jasotzea.
  • Hitzarmen kolektiboen irismena mugatzea.

 

Genero-desberdintasunak eragiten eta larriagotzen dituen erakundea da

Emakumeak dira NDFak ezarritako egiturazko doikuntzako programen eragin negatiboena jasaten dutenak. Programa horiek eta “garapen" politikek gastu publikoa mugatzen duen zerga-austeritatea ezarri dute.

Zerbitzu publikoen pribatizazioak honako hau ekarri du:

  • Enplegua galtzea oro har gizon baino emakume gehiago zegoen sektoreetan: osasuna, hezkuntza…
  • Babesa eta gizarte-zerbitzuak galtzea, kontuan hartuta horien mende daudela emakumeak, beren lana familia-erantzukizunekin konbinatzeko
  • Neskatoak gero eta asistentzia txikiagoa izatea eskoletan; ugalketa-osasunaren zerbitzuetara sarbidea txikiagoa izatea eta desnutrizioa eta haurren heriotza-tasa handiagoa, batez ere neskatoena.
  • Gero eta joera handiagoa haurdun dauden emakumeak kaleratzeko, amatasunagatiko eskubideak bertan behera uzteko, emakumeen ugalketa-zereginean oinarritutako diskriminazio-praktikak areagotzeko…

Emakumeak familia zaintzeko lanaren arduradun izateak dakar beraiek etxeko lana intentsifikatzea, gizarte-zerbitzuen murrizketa konpentsatzeko, gastu publikoaren beherakadaren ondorio. Horrek esan nahi du baliabideen esleipeneko aldaketek eta doikuntza-programekin ustez gertatzen diren ekoizpen-gorakadek ez dituztela kontuan hartzen kostuen transferentziak, merkatutik etxeetara: orekaren eragile ezkutua da emakumeek programa horien shockak xurgatzeko duten gaitasuna, lan gehiagoren bidez edo diru-sarrera mugatuak emanez.