NSKren 2017ko Eskubideen Indize Orokorra: Langileen aurkako indarkeria eta errepresioa handitzea


NSKren Eskubideen Indize Orokorraren arabera, langileen aurkako indarkeria fisiko eta mehatxuen kasuak erregistratu diren herrialde kopurua % 10 hazi da urtebetean.

Txostenaren arabera, interes korporatiboak langileen interesen gainetik jartzen dira mundu mailako ekonomian, eta herrialdeen % 60k langileen kategoria osoak baztertzen dituzte laneko legediaren estalduratik.

NSKren 2017ko Eskubideen Indize Orokorrak 139 herrialde sailkatzen ditu nazioartean aitortutako 97 adierazleren arabera, langileak non babesten diren hobeto ebaluatzeko, bai legez, bai praktikan.

Honako hauek dira txostenaren ondorio nagusiak:


- 84 herrialdek laneko legeditik kanpo uzten dituzte langile taldeak;


- Aztertutako herrialdeen hiru laurdenek baino gehiagok ez diete langile batzuei edo guztiei greba-eskubiderik aitortzen;

- Herrialdeen hiru laurdenek baino gehiagok ukatu egiten diete langile batzuei edo denei negoziazio kolektiboa;

- Aztertutako 139 herrialdeetatik 50ek ukatu edo mugatu egiten dute adierazpen-askatasuna eta biltzeko askatasuna;

- Indarkeria fisikoaren eta mehatxuen eraginpean dauden langileak dituzten herrialdeen kopurua % 10 hazi zen (52tik 59ra) eta tartean dira Kolonbia, Egipto, Guatemala, Indonesia eta Ukraina.
- Sindikalistak erail dituzte 11 herrialdetan: Bangladesh, Brasil, Kolonbia, Filipinak, Guatemala, Honduras, Italia, Mauritania, Mexiko, Peru eta Venezuela.

Txostenaren arabera, 2017an langileentzako herrialde okerrenak honako hauek dira: Bangladesh, Kolonbia, Hego Korea, Egipto, Arabiar Emirerri Batuak, Filipinak, Guatemala, Kazakhstan, Qatar eta Turkia.

Filipinak, Hego Korea eta Kazakhstan lehen aldiz sartu dira aurten 10 herrialde okerrenen zerrendan.

Nazioarteko Sindikatu Konfederazioak langileek sindikatzeko eta negoziazio kolektiboa izateko duten eskubideen urraketei buruzko informazioa bildu izan du mundu osoan duela 30 urte baino gehiagotik. Aurten laugarren urtez aurkeztu ditu NSK-k emaitzak Eskubideen Indize Orokorraren bidez. Indizeak ikuspegi paregabea eta zehatza ematen du, eta agerian uzten du gobernu mailako legeek eta enpresen jardunbideek aurreko 12 hilabeteak nola hobetu edo okertu dituzten.

Hemen eskura dezakezue txosten osoa:

http://www.ituc-csi.org/IMG/pdf/survey_ra_2017_sp.pdf

7/25/2017