Gatazketan eta hondamendietan, babes ditzagun umeak haurren lanetik


Aurten, Haurren lanaren aurkako munduko egunak (ekainak 12) gatazkek eta hondamendiek haurren lanean duten eragina izan du ardatz.

Haurren lana umeen giza eskubideen urraketa da, garapen iraunkorrari jarritako balazta, eta gizateriaren historian orbana. Hura deuseztatzea mundu mailako lehentasuna da, mundu mailan adostutakoa. Garapen Iraunkorreko Helburuen (ODS) 8.7 xedearen bidez, nazioarteko komunitateak konpromisoa hartu du 2025erako umeen laneko forma guztiak deuseztatzeko. Helburu hori lortzeko, haurren lanaren aurkako borrokan ezin da umerik utzi atzean, edonolako egoera zailak eta konplexuak izanik ere.

Munduan, 1.5oo milioi lagun baino gehiago bizi dira gatazkak dauden herrialdeetan, indarkeriaren eraginpean edo ahultasun egoeran. Era berean, urtero, 200 milioi lagun inguruk jasaten dituzten hondamendi naturalak. Haien herena umeak dira. Haurren lanaren biktima diren neska-mutilen 168 milioien artetik proportzio handia bizi da gatazkak eta hondamendiak dauden eremuetan.

Neska-mutilek eskubidea dute gatazka- eta hondamendi-egoeretan babestuak izateko, eta umearen interes gorena errespetatu egin behar da. Bizimodu normalera itzultzeko eskubidea dute, eta ahalik eta lasterren eskolara itzultzekoa (hezkuntza gakoa da haurren lanaren aurka borroka egiteko eta gizarte aurreratua garatzeko). Akatsa da umeek beren eta familien biziraupena bermatzeko lan egin behar izatea. Haurtzaroa uneoro babestu behar da.

Aurten deialdia egiten da esfortzuak honetara bidera daitezen:

- Giza erantzunetan haurren lanaren gaia fase goiztiarrean integratzea eta lantzea.

- Haurren lanaren kausa sakonak lantzea, hezkuntzaren bidez, babes sozialaren bidez, bizirauteko baliabidek bermatzeko eta helduentzako lan duina izateko esku-hartzeen bidez.

- Errefuxiatutako eta lekualdatutako umeen giza eskubideak babestea, haurren lanetik eta trafikotik babesteko.

- Elkarrizketa sozialaren bidez lankidetzako eta sentsibilizazioko esfortzuak indartzea, errekrutatzeari eta haurrak gatazka armatuetan eta haurren laneko bestelako modu okerragoetan erabiltzeari amaiera emateko.

- Berreraikitze- eta berreskuratze-prozesuetan haurren lana prebenitzeko lan duinaren programa sustatzeari etengabeko arreta emango zaiola bermatzea, prestakuntza teknikoa, babes soziala eta lan egiteko adinean dauden heldu eta gazteentzako lan duina sustatuz.

Informazio gehiago hemen: http://www.oit.org/ipec/Campaignandadvocacy/wdacl/lang--es/index.htm

 

7/25/2017