Helburua


Atal honetan, nazioarteko mugimendu sindikalaren berri eman nahi dizugu; anitza, aberatsa eta oso ezezaguna da. Bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Dagoeneko parte hartzen duzu zure afiliazio sindikala dela eta, baina Lanaren Behatokitik estaldura emango diegun kanpaina ugarietan laguntza eskain dezakezu. Gainera, nazioarteko mugimendu sindikaleko webguneen bidez zuzeneko informazioa eskura dezakezu. Erabat irekiak dira eta, zalantzarik gabe, oso suspergarriak irudituko zaizkizun ekintza-proposamenak, prestakuntza eta informazioa jasotzen dituzte.