Erantzukizun Soziala


Zer da Enpresen Erantzukizun Soziala?

Enpresen erantzukizun sozialari buruzko Europar Batasuneko liburu berdeko definizioa hartzen badugu:

“Enpresek kezka sozialak eta ingurumen-kezkak haien merkataritza-eragiketetan eta hizketakideekin dituzten harremanetan borondatez txertatzea biltzen du kontzeptuak. (...)

Hala ere, enpresen erantzukizun sozialak ez du ordezkatzen eskubide sozialei edo ingurumen-arauei buruzko araudia edo legedia, eta ez du ahalbidetzen egokiak diren arau berriak egiteari ihes egitea ere. Araudi horiek falta dituzten herrialdeetan, esfortzuak araudi edo legedi mailako testuinguru egokia ezartzen oinarritu beharko lirateke, ingurune uniformea zehazteko, eta horren bidez, sozialki arduratsuak diren jardunbideak garatzeko.”


Erakunde sindikalek Enpresen Erantzukizun Soziala Behatzeko dituzten arrazoiak

Enpresak ongintza sozialeko eragile gisa aurkez daitezke

Erantzukizun sozialarekin har daitekeen arrisku handiena da EMNen aldetik ikus daitekeen hegemoniarako borondatea, Estatuaren funtzio arautzailea eta nazioz gaindiko hizketakide sozialek izenpetutako zuzeneko eraginkortasun akordioak ordezkatu nahi baitituzte.

Espainian Enpresen Erantzukizun Soziala sustatzen duen Enpresa eta Sozietatea Fundazioak adierazten duen bezala, enpresentzat “jarduera ekonomiko tradizionaletik harago joan eta, protagonismoa, izen ona eta lider izateko gaitasuna erabiliz, ongizateari laguntzea, araua betetzea, etikoki konpromisoa hartzea, ingurumena errespetatzea eta proiektu sozialak babestea” izango da helburua.

Legedi arina ezartzen dute estatuek kontrolatzeko gaitasunik ez dutelako

Nazioz gaindiko enpresek, gobernuek kontrolatzeko gaitasunik ez dutenez, alternatiba gisa erantzukizun soziala legedi arin baten (soft law) gisara planteatzen dute.

Enpresen Erantzukizun Sozialeko araudi eta erregulazio pribatuek, borondatezko jokabide-kodeek, arau juridikoen ezaugarri diren funtsezko hiru elementu falta dituzte:

  • Herritarren borondatea adierazten dutela jakintzat ematea, haiek ordezkatzen dituzten erakundeek sortutakoak baitira;
  • Nahitaezkoak direla denentzat;
  • Haiek urratzeak edo hausteak jurisdikzio judizial edo administratibotik datorren isuna dakar.

Iritzi publikoaren suminduraren aurrean irteera erraza izan daiteke

Enpresek egiten dituzten giza eskubideen urraketen eta ingurumen-kalteen inguruan gero eta informazio gehiago duten kontsumitzaileen aurrean irudia garbitzeko enpresen asmakizuna da.

Beraz, harreman publikoen ariketa bat izan daiteke, eta horren bidez, enpresak saiatzen dira marka-irudiari kalte egiten dion publizitate negatibo oro saihesten, eta Enpresen Erantzukizun Soziala abantaila lehiakorra bihur daiteke.

Nazioartean aitortutako betebeharrak betetzea enpresek borondatezko izendatzearen paradoxa

Enpresek, aldebakarreko erabakiz, borondatezko izendatzen dituzte arauak; hain zuzen ere arau horiek urratzea zaindu beharko lukete estatuek, eta haiek urratzen dituzten enpresak zigor-kodearen arabera auzipetzera ere iritsi beharko lukete.

Indefinizioa

Enpresetako adierazpenak ez dira nahitaez egoten fidagarriak diren gainbegiratze edo kontrolerako mekanismoei lotuta, eta kasu guztietan ere ez dute funtziorik aurrez ikusita izaten hizketakide sozialentzat, eta are gutxiago sindikatuentzat. Ez dago argi nork gainbegiratzen duen, barne edo kanpo auditorien bidez egingo den, GKE-en edo sindikatuen bidez, edo kontratatutako enpresen bidez. Enron-en moduko kasuak ikusita, okerrena pentsa daiteke.

 

Zer Enpresen Erantzukizun Sozialek babesten du mugimendu sindikala?

ESK-ren arabera, “negoziazioa eta legedia soilik dira modu iraunkorrean langileen eta herritarren eskubideak bermatzeko gai” Horregatik dio Enpresen Erantzukizun Sozialeko ekintzak "legean eta/edo hitzarmen kolektiboetan oinarritu behar direla. Trantsizio-prozesu batean, jokabide-kodeak egin daitezke, kartak eta etiketak, bidezkoak diren eta ordezkaritza duten eragileekin kontrolerako eta ebaluaziorako prozedurak argi ezarri bitartean. Aldi baterako tresna horiek ezin dituzte ordezkatu nazioarteko (MMA, LANE, ELGA, Europako Kontseilua, Europar Batasuna…) eta nazio mailako instantziek ezarritako beharrezko araudia:"

ESK-k ohartarazi du, gainera, “joerak adierazten duela agintari publikoen rola murriztu egin dela, araudien kaltetan koordinazio irekia, legedi arina edo malgua eta konparaziozko ebaluazioak sustatuta.”

ESK-k, azkenik, esan du "haien bertuteak gorabehera, enpresen ingurumeneko erantzukizuna eta erantzukizun soziala garatzeko enpresa batzuen “borondatezko” eta "ereduzko” metodoa nahikoa izatearen ilusioa bertan behera utzi behar dela, baita garapen-bidean diren enpresen kasuan ere”.

Mugimendu sindikalak argi du zer rol duen: alde batetik, multinazionalek izenpetutako kode batzuei gutxieneko baldintzak ezartzea eta LANEko 98ko Adierazpenean jasotako Laneko Oinarrizko Arauak errespetatzea.

Beste aldetik, akordioak izaera loteslearekin izenpetu behar dira langileen ordezkariekin.