Definizioa


Internazionalismoaren eta elkartasunaren oinarri berrituetatik, gure esferan lankidetza berriz defini dezakegu mundu mailan garapen iraunkor eta integratuaren prozesua lortzera bideratutako nazioarteko ekintza sindikalaren alderdi gisa. Lankidetza sindikal horrek, dituen ezaugarri espezifiko guztiekin, potentzia jakin batzuen nazioarteko laguntzak eragiten duen neokolonizazioaren ihesbide horretatik oso bereizitako nortasuna du.

Garapenerako lankidetza sindikalarentzako justifikazio garrantzitsuena garapen iraunkorretan eta giza garapenean sindikatuek duten edo izan dezaketen rolean dago:

  • Eremu politikoan, ezin baita garapen-prozesurik sortu demokraziarik gabe eta giza eskubideekiko errespeturik gabe, eta horrek berekin dakar partaidetza politiko eta sindikala egitea.
  • Eremu sozialean, sindikatuak dira “tripartismoaren” hiru oinarrietako bat, gobernuekin eta enpresekin batera, elkarrizketa demokratikoa bermatzeko.
  • Eremu ekonomikoan, garapenaren kontzeptuak zuzentasunarena biltzen baitu, eta hori giza garapen iraunkorraren prozesuarekin batera egin beharko litzateke. Garapena “giza aukerak zabaltzeko prozesu gisa ulertuta, jendeari bizitza luzea, osasuntsua eta sormenez betetakoa bizitzeko aukera emango diena”. Eta horretarako sindikatuak behar dira hazkunde banatzeko elkarrizketa soziala ezarri ahal izateko.