Enplegua


Enplegurako ondorioak zehaztuko dituzten arloak nabarmenduko ditugu, Batzordeak soldatak murriztuz lehiakortasuna hobetzeko duen jarrera ideologiko ezagunaz harago.

Arlo horien artean, hauek nabarmendu behar ditugu:

  • Enpresen deslokalizazioa, onurak handitzea ekarriko dizkien baldintzak bilatuz. Horrek langabezia handituko luke.
  • Beheranzko konpetentzia. Soldatak murriztea eragingo luke.
  • Lan-araudiak murrizteko aukera, merkataritzarako ‘oztopo’ gisa ulertutako hitzarmen kolektiboak, esate baterako. Hemen, gogoratu behar da AEBk ez zituela sinatu oinarrizko 8 lan-araudietatik 6, negoziazio kolektiboa, elkartzeko askatasuna eta antolatzeko eskubidea bermatzen zutenak, esate baterako.
  • Gorantz ez negoziatzeko enpresetan eta sektoreetan izan den presioa; izan ere, baldintzak hobetuta, Europako eta Estatu Batuetako korporazioek kalte-ordainak eska ditzakete (Veolia kasua Egipton soldatak KPIrekin batzeko). Horrek etorkizunean herrialdeak beldur ditzake lan arloko hobekuntzak txertatzeko garaian.

Aipatu dugun kasuan, Veoliak Estatuari auzia jartzea erabaki zuen 2011ko udaberri arabiarraren testuinguruan onartutako soldata-eguneratze batengatik (56 eta 99$ artekoa); izan ere, onura-marjinak kaltetu zirela uste izan zuen. Estatuek horrelako auziei aurre egin beharra izateko arriskua aitzakia gisa erabil daiteke lan arloko hobekuntzak txertatzeko garaian.