NAFTAren kasua


Oro har, aipatu berri dugun Nazio Batuen ereduak aurreko beste esperientzia batzuetako, NAFTA (Komertzio Libreko Ipar Amerikako Hitzarmena) esate baterako, ‘expost’ emaitzak berretsi ditu.

1994an sinatutako hitzarmen honen ‘ex ante’ iragarpenak onak ziren arren, AEBentzat milioi bat lanposturen galera ekarri zuen, baita soldatek nabarmen behera egitea ere. Mexikon, produktibitatearen igoerak manufaktura-lanetan aurrez ikusitako igoera murriztu zuen, eta era berean, nekazaritza-sektorean milioi bat lanpostu suntsitu zituen.

Horrelako hitzarmenen onurak ez dira bistakoak hazkunde errealari eta enpleguari dagokionez; bestalde, ez dute inbertsioaren igoera ere bermatzen, inbertsioaren alde bitako hitzarmenen balantze historikoa (TBI) kontuan hartzen bada behintzat. Hala ere, onura komertzialetan eta korporatiboetan inpaktu positiboa izan ohi dute.

Ildo horretatik, Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoak (CEPAL) txosten bat argitaratu du Latinoamerikan dagoen txirotasuna aztertuz. Mexikori buruz egindako azterketa nabarmendu nahiko genuke. Txirotasuna ehunekorik txikienean murriztea lortu duten hiru herrialdeetako bat izateagatik nabarmendu da herrialde hau txostenean. CEPALek nabarmendu du Mexikok txirotasun-indizeak murriztea ez lortzeko arrazoietako bat gutxieneko soldataren igoera eskasa da.