Zerbitzu Publikoak


Europako Batzordeak argudiatu du TTIPek ‘gobernu-agintaritzaren ekitaldian eskainitako’ zerbitzuen bazterketari buruzko klausula eramango duela. Aldiz, Estatu Batuetako gobernuak iragarri du “izendatutako monopolio ororen funtzionamendua aztertuko” duela.

Ikusteko dago oraindik Batzordeak kontzeptu honekin zer ulertzen duen; izan ere, baliteke azkenik segurtasunarekin lotutako zerbitzuez soilik aritzea, hau da, sistema judiziala, mugen zaintza edo aire-trafikoaren kontrola.

Zerbitzu publikoen egoera oso ahula izango da azkenik bazterketak konpetentziara irekitako sektoreak zerrendatzen diren zerrenda ‘positiboaren’ arabera zuzendu beharrean, baztertuta geratu diren sektoreak adieraziko diren zerrenda ‘negatiboa’ ezartzeko irizpidea ezartzen baldin bada.

Kanadarekiko akordioaren kasuan, ‘zerrenda negatiboaren’ planteamendua hartu da; bertan, liberalizaziotik libratzen direnak zehazki salbuespen gisa adieraziak izan diren sektoreak izan dira (aldiz, ‘zerrenda positiboan’, konpetentziara zabaldutako sektoreak zerrendatzen direnak).

TTIPen inbertsiogileak babesteko neurriak txertatzen baldin badira, inbertsiogileek dagoeneko eginda dauden pribatizazioak leheneratzeak ekarriko luketen irabazi-galerengatik auzitara eraman ditzakete inbertsioak egindako herrialdeak (esate baterako: Eslovakia, 2006. Ezkerreko gobernuak mugatu zuen gehiengoaren nahiaren kontrakoa izan zen osasun-zerbitzuen pribatizazioa. Achmea Herbehereetako enpresak 29,5 milioi euro eskuratu zituen kalte-ordain gisa, eta orain, Eslovakiako gobernuak herrialdeko herritar ororentzat osasun publikoko estaldura-sistema ezartzea eragozten du).

Puntu honetan, garrantzitsua da Zerbitzuen Komertzioari buruzko Akordioa, TISA moduan ezagutzen dena. Egun, 23 alderdi ari dira negoziatzen (EB alderdietako bat bezala hartuta) eta Munduko Merkataritza Erakundean (MME) Zerbitzuen Merkataritzari buruzko Akordio Nagusiaren (GATS) irismena eta arauak zabaltzea da helburua.

Akordioen sare berri honek ahalmen korporatiboa sakontzen du; izan ere, gobernu demokratikoek ongizate komunaren alde erregulatzeko gaitasuna mugatzen du eta gobernuko zerbitzuak irabazi-asmo pribatura zabaltzen ditu.

Zerbitzu Publikoen Nazioartekoak nabarmendu du TISAk debekatu egingo lukeela huts egindako pribatizazioak esku publikoetara itzultzea eta mugatu egingo lukeela gobernuek zerbitzu publiko pribatizatuak arautzeko duten gaitasuna eta interes publikoko beste arlo batzuk, esate baterako, langileak, kontsumitzaileak, enpresa txikiak eta ingurumena babesteko legeak.

GATSenak ez bezala, TISAren negoziazioak ezkutuan ari dira egiten eta alderdiek uko egin diote negoziazioaren testua edo euskarri-dokumentuak zabaltzeari. Herrialde batzuek beren eskaintzei buruzko dokumentazio mugatua argitaratu dute (esate baterako, Suitzak eta EBk).

Zerbitzu Publikoen Nazioartekoaren arabera (ISP), TISAren proposamenak esan nahi du osasun-zerbitzuak merkantzia hutsa direla, merkatuak maneia dezakeen beste edozeinen moduan. Osasun-zerbitzuak komertzializatzeak alde batera uzten ditu osasun publikoarekin lotutako arloak eta desberdintasunak handitzen ditu.

Interes korporatiboentzako, osasun-zerbitzu publikoen pribatizazioak onura potentzial oso handiak dakartza. TISAren negoziazioetan parte hartzen duten 50 herrialdeetan osasunaren arreta-zerbitzuetara bideratzen den BPGdren batez besteko haztatua % 12,5ekoa da eta osasunera bideratutako BPGd-ren gastuak urtean 6 bilioi USD baino gehiagora iristen dira; hau da, osasunera bideratutako munduko urteko gastuaren % 90 baino gehiago.